top of page

KORRIKA   2019

icono-web.png
KLIKA - OSOA
00:00 / 00:00

Fermin Muguruzak sortu du 21. Korrikako “Klika” abestia eta berak hartu du bideoklipa zuzentzeko ardura ere. Abeslari irundarrak Mad Muasel

eta La Furia abeslarien ahotsak izan ditu lagun. Estreinatu berri duten bideoklipak dantza estilo ezberdinak uztartzen ditu: euskal dantzak, hip hopa, break dance edota dantza garaikidea. Hain zuzen ere, Hego Uribe eskualdeko hainbat dantzarik parte hartu du bideokliparen grabaketan. Besteak beste, Bego Meabe, Goizane Quevedo, Eneritz  Amezketa, Eneko Amezketa, Nerea Bahon, Irati Diez, Iraide Mendiola, Ane Zapirain, Ainhoa Etxebarria, Kimo, Gorka Vlazquez, Ainhize Solaun eta Eva Vallejo Basauriko dantza eskolako eta gainontzeko herrietako dantzariak agertzen dira abestiko bideoklipan. Haiekin batera izan dira Kukai Dantza taldea edota Afrodelicious taldeko dantzariak.

KORRIKA3.png
KLIKA - Muguruza
00:00 / 00:00

Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika

Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!

bottom of page