top of page

Musika tresnarik zaharrenetariko bat da.

kordofonoen familiakoa da eta hari pultsatukoa da.

Forma anitzeko harpak aurki ditzakegu baina guztiek daukate triangelu forma.

Oso handia eta pisutsua da.

Sokak bi eskuetako ermamiekin jotzen dira.

Eserita eta instrumentua belaunen kontra jarrita jotzen da.

Harparentzako musika bi ikurretan idatzita dago; do ikurrean eta fa ikurrean.

Ez dago harpa orkestra guztietan.

Soka kopurua 40-47en artean dabil harpa gehienetan, baina profesionaletan 47 daude.

Hariak koloretakoak dira. Gorriak do notari dagozkie, beltzak fa notari eta gainontzekoak zuriak dira.

Beheko aldean zazpi oinpekoak ditu. Pedal bakoitzak hiru posizio onartzen ditu, bemolarena, sostenituarena eta bekoadroarena.

Harpa ezagunenak  klasikoa, zeltiarra eta paraguaikoak dira.

 XIV. mendean harpa jotzen zen Nafarroako gortean. Euskaraz maniura zuen izena.

bottom of page